Euskal Herriko 8 talde lehian Enrique Abril Errebote Txapelketan

2019/09/02 | Lehiaketa

Gipuzkoako Behar Zana, Txost eta Zubieta, Lapurdiko Kanboarrak, Luzean, Noizbait eta Sarako Izarra, eta Nafarroa Behereko Zaharrer Segi taldeek jokatuko dute 56. edizioan; urriaren 6ko asteburuan izango da ikusgai finala, Villabonan

Asteburuan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Parte-hartze handiarekin iritsi da, gainera 2019-20 denboraldiko hitzordua, 56.a, Euskal Herriko 8 taldek eman baitu izena.

 

 

 

 

Bi multzotan jardungo dute parte-hartzaileek:


 

A MULTZOA

  1. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
  2. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
  3. Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
  4. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)

 

B MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  3. Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
  4. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 8ko jardunaldian hasi eta 22kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. 

 

 

 

Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Irailaren 29ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.

 

 

 

Eta irabazleek finala jokatuko dute, urriaren 6ko jardunaldian, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).

 

 

 

Txapelketaren informazio osatua nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke; baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin ere, Kartelera txokoan.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba