Lehen txapela jantzi du Astigarragak Herriarteko Eskuzko Txapelketan, finala Azpeitiari irabazita

2019/07/01 | Lehiaketa

1-2 nagusitu ziren astigartarrak zalez, kiroltasunez eta giro onez betetako Donostiako Atano III.ean

Oraingoan bai. Azpeitiaren aurka jokatu duen bigarren finalean lortu du irabaztea Astigarragak, eta bere lehendabiziko txapela jantzi du Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketan (2016an neurtu zituzten indarrak bi herriek, eta Azpeitiak irabazi zuen). 1-2 nagusitu ziren astigartarrak, azpeitiarren garaipen bolada etenaz horrela (Azpeitiak irabazi izan balu, bosgarren txapela jarraian izango zen haientzat; iaz, laugarrena errenkadan jantziz, historia egin zuen, txapelketan hori lortu duen lehendabiziko herria baita). Zalez, kiroltasunez eta giro onez bete zen Donostiako Atano III.a, eta euskal pilota festa paregabea izan zen finala.

 

 

Hauexek jaialdiaren emaitzak:

 

Ekainak 29, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a

 

AZPEITIA 1 / ASTIGARRAGA 2
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA (Aimar Egiguren-Jakes Elosegi) 17 /
ASTIGARRAGA (Eñaut Lizeaga-Ekain Lizeaga) 22

2. Jubenilak:
AZPEITIA (Unai Alberdi-Haritz Larrañaga) 22 /
ASTIGARRAGA (Aimar Mujika-Ganix Urdangarin) 11

3. Nagusiak:
AZPEITIA (Oier Apezetxea-Dani Murgiondo) 17 /
ASTIGARRAGA (Hodei Exposito-Jokin Santxez) 22

 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Astigarragako taldea: Manex Aldalur, Hodei Exposito, Oier Gurutzealde, Ekain Lizeaga, Eñaut Lizeaga, Harri Loidi, Aimar Mujika, Jokin Santxez, Asier Saralegi, Aner Urdangarin, Ganix Urdangarin eta Markel Zapiain. 

Eta hauek Azpeitikoa: Unai Alberdi, Oier Apezetxea, Auritz Arrizabalaga, Aimar Egiguren, Urtzi Egiguren, Iker Egiguren, Julen Egiguren (hilaren 24an debutatu berri du), Jakes Elosegi, Beñat Ezama, Gorka Iriarte, Ekaitz Isasmendi, Beñat Labaka, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Dani Murgiondo, Eneko Odriozola, Jabi Odriozola, Josu Uzkudun eta Haritz Zubimendi.

 

 

 

Astigarragarentzat lehendabiziko txapela da Herriartekoan. Bi final jokatu ditu, biak Azpeitiaren aurka: 2016an galdu egin zuen, eta aurtengoan irabazi.

17 aldiz lehiatu dira astigartarrak txapelketa honetan.

Azpeitiak, berriz, 42 bider hartu du parte Herriartekoan.

11 final jokatu ditu, eta 7 aldiz jantzi du txapela: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), 2017an (Oiartzunen aurka) eta azkena iaz (Atauni nagusituta). Eta beste 4tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen), 2007an (Arrasaterentzat txapela) eta aurten (Astigarraga nagusi).

 

 

 

Eskuko txapelketaren 52 edizio hauetan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde).

 

 

 

2019ko edizioan 19 herrik eman zuten izena eskuz, hauexek: Aduna, Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Andoain, Aretxabaleta, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa.

 

 

 

Herriarteko Eskuzko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Eskua atalean dago eskuragarri. Eta dagoenko ikusgai da finaleko irudi bilduma Argazki galeriak atalean.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba