Ostiralean ekingo zaio Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketari

2014/05/15 | Lehiaketa

Donostiako Gaska trinketan izango dira partidak ostiralero.

2013-2014ko Trinketako Emakumea Pilotari Txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da ostiral honetan, maiatzaren 16an, Donostiako Gaskan, 19:00etan hasita. Bi partida ikusteko aukera izango da.

Bi multzotan (A eta B multzoak) banatu dira parte hartuko duten pilotari bikoteak.

 


A multzoa


Eneritz Perez-Maider Mendizabal
Miren Goikoetxea-Ariane Arrieta
Amaia Irazustabarrena-Ainhoa Garmendia
Amaia Larralde-Celine Orbegozo


B multzoa


Mirari Etxegia-Nagore Arozena
Maider Huizi-Goiatz Manzisidor
Maitane Aburuza-Maider Senper


Partida guztiak ostiraletan izango dira, Donostiako Gaska trinketan.


Finalerdiak ekainaren 13an jokatuko dira. A multzoko lehen sailkatua, B multzoko bigarren sailaktuaren aurka lehiatuko da. Eta, B multzoko lehen sailkatuak finalerdia jokatuko du A multzoko bigarren sailkatuaren aurka. Finala ekainaren 20an ospatuko da.


Webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera ataletan aurkituko dituzue xehetasun gehiago.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba