Igande honetan (2014-04-27) jokatuko da 50. Enrique Abril Errebote Txapelketa - Kutxa Sariko finala. Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Zubieta taldeak izango dira aurrez aurre.
Finala azaroan jokatzekoa bazen ere, eguraldi txarragatik bertan behera utzi eta udaberrira atzeratu zen. Igande honetan, eguraldia lagun Villabonan jokatuko da finala.
*Apirilak 27, igandea,11:00, Villabona - 50. Enrique Abril-Kutxa Sariko finala
Errebote nagusiak: Luzaz Gazte- Zubieta
Edizio berezia da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte betetzen ditu txapelketak.
Hau ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izan dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehian aritu dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.
Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jaso du Enrique Abril Errebote Txapelketak.
Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. Horrez gain, Finalen historikoa deritzon dokumentua aurki dezakezue Lehiaketa Enrique Abril sailean.