Zabalik da 2013-2014ko Herriarteko Txapelketan izena emateko epea

2014/03/26 | Izen-emateak

Dagoeneko zabalik da 2013-14ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan izena emateko epea.


Urtero legez, aurten ere eskua, pala eta zesta-puntako lehietan ariko dira Gipuzkoako pilotariak.


Txapelketa maiatzaren 11tik uztailaren 6ra bitartean jokatzea aurreikusten da.
 
Martxoaren 31 izango da izena emateko azken eguna. Apirilaren 4ra arte egin ahal izango dira aldaketak, eta egun hori izango da, hain zuzen ere, errolda-agiriak jasotzeko azkena (errolda-agiri horiek gabe ezin da osatutzat jo izen-ematea).
 

Ondoren zehaztuko ditugu txapelketaren xehetasunak:
 
HERRIARTEKO TXAPELKETA

- Jokamoldeak eta kategoriak: eskuko txapelketa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak), palakoa (larruzko paleta eta pala motza; nagusiak) eta zesta-puntakoa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak).


- Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 11tik uztailaren 6ra bitartean.


- Izena emateko azken eguna: martxoaren 31a, astelehena (izen-emate orria eta errolda agiriak.)


 
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa honen inguruko informazio guztia, baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak...).

 

 

 






Babesleak

Ir arriba