Joko Garbiko eta Zesta Puntako txapeldun berriak

2014/03/20 | Lehiaketa

Joko Garbiko txapeldun berriak Txost 1 eta Zubieta 1 taldeak dira. Zesta Puntakoak Zumaia eta Danok Bat.

Joan den ostiralean, martxoaren 14ean, Udaberri Txapelketako Zesta Puntako finalak jokatu ziren, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan.

Zumaiak irabazi zuen zesta puntako jubenil mailako finala, Beotibar 2 taldea 35-18 emaitzarekin garaitu ondotik.

Nagusien mailan Danok Bat taldea da txapeldun berria, Gazteleku 1 taldearen aurka jokatu zuen finala eta 28-35 emaitzarekin lortu zuen garaipena.


Bestalde, larunbatean, martxoaren 15ean, Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak ospatu ziren, Oiartzunen.

Txost 1 taldea da jubenil mailako txapelduna eta Zubieta 1 taldeak lortu du nagusien mailako txapela etxera eramatea.

Jubenil mailako partida jokatu zen lehenik eta 40-30 irabazi zion Txost 1-ek Zubieta 1 taldeari. Nagusien finala 40-36 emaitzarekin bukatu zen, Zubieta 1 taldearen garaipenarekin.


Ondoren, finaletako emaitzak zehaztuko ditugu:
 
ZESTA PUNTAKO FINALAK.Udaberri txapelketa.


*Martxoak 14, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz:


1. Zesta punta jubenilak: ZUMAIA (Larrañaga-Segurola) 35 / BEOTIBAR 2 (Lekuona-Amundarain) 18
2. Zesta punta nagusiak: GAZTELEKU 1 (Arruti-Borrero) 28 / DANOK BAT (Andonegi-Barrenetxea) 35
 
JOKO GARBIKO FINALAK. Gipuzkoako Txapelketa.


*Martxoak 15, larunbata, 17.00, Oiartzun-Madalensoro:


1. Joko garbi jubenilak: TXOST 1 (Ondaro-Leonet) 40 / ZUBIETA 1 (Bordagarai-Arrillaga)30
2. Joko garbi nagusiak: ZUBIETA 1 (Aizpurua-Aizpurua) 40/ BEHAR ZANA 1 (Mitxelena-Santxez) 36
 
Txapelketek utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.
 

 

 

 














Babesleak

Ir arriba