Asteburuan Joko Garbiko eta Zesta Puntako finalak izango dira
2014/03/12 | Lehiaketa
Joko Garbiko finalak Oiartzunen jokatuko dira eta Zesta Puntakoak Mutrikun.
![]() Ostiralean, martxoaren 14ean, Udaberri Txapelketako Zesta Puntako finalak jokatuko dira. Nagusien eta jubenilen kategorietako finalak izanen dira ikusgai. Jaialdia Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan izanen da, 20:00etan hasita. Bestalde, larunbatean, martxoaren 15ean, Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak ospatuko dira, Oiartzunen. Bi partida jokatuko dira, nagusi mailako eta jubenil mailako finalak. Jaialdia 17:00etan hasiko da, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Ondoren, finaletako jaialdiak zehaztuko ditugu:
ZESTA PUNTAKO FINALAK.Udaberri txapelketa. *Martxoak 14, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz: 1. Zesta punta jubenilak: ZUMAIA (Larrañaga-Segurola) / BEOTIBAR 2 (Lekuona-Amundarain) 2. Zesta punta nagusiak: GAZTELEKU 1 (Arruti-Borrero) / DANOK BAT (Andonegi-Barrenetxea)
JOKO GARBIKO FINALAK. Gipuzkoako Txapelketa. *Martxoak 15, larunbata, 17.00, Oiartzun-Madalensoro: 1. Joko garbi jubenilak: TXOST 1 (Ondaro-Leonet) / ZUBIETA 1 (Bordagarai-Arrillaga) 2. Joko garbi nagusiak: ZUBIETA 1 (Aizpurua-Aizpurua) / BEHAR ZANA 1 (Mitxelena-Santxez)
Txapelketek utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. |
|