Larunbat honetan, 2014-02-22, jokatuko dira Gipuzkoako Elkarteen Arteko Trinketa Txapelketako hainbat finalerdi Irungo Ramuntxo Berri trinketan.
Paleta argentinarreko mutil nagusien 1. eta 2.mailako finalerdiak jokatuko dira, hain zuzen.
Txapeldun ateratzen diren taldeak martxoaren 2ko asteburuan jokatuko dituzte finalak, hauek ere Ramuntxo Berrin.
Ondoren zehaztuko ditugu asteburu honetako jaitsiera partidak eta finalerdiak:
*Otsailak 22, larunbata, 9:00, Irun-Ramuntxo Berri-Trinketa
1. Paleta argentinarra mutil nagusiak 1.maila: KURPIL KIROLAK 1 / RAMUNTXO 3
2. Paleta argentinarra mutil nagusiak 1.maila: KURPIL KIROLAK 2/ RAMUNTXO 5 (Jaitsierako partida)
*Otsailak 22, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri-Trinketa
1. Paleta argentinarra mutil nagusiak 2.maila: RAMUNTXO 6 / KURPIL KIROLAK 2
2. Paleta argentinarra mutil nagusiak 2.maila: RAMUNTXO 1 / KURPIL KIROLAK 1
3. Paleta argentinarra mutil nagusiak 1.maila: RAMUNTXO 1 / RAMUNTXO 2
4. Paleta argentinarra mutil nagusiak 1.maila: RAMUNTXO 4 / KURPIL KIROLAK 3 (Jaitsierako partida)
Bestalde, eskuz binakako modalitatean kadete, jubenil eta 1 eta 2. nagusien mailan jokatzen ari dira pilotariak. Azken txanpan sartu da lehia eta finalerdiak hurrengo asteburuan izango dira. Finalak martxoaren 8an, larunbatean, Irurako Ametsa trinketan jokatuko dira.
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.