Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finala
2014/01/23 | Lehiaketa
Nagusien 2.mailako finala jokatuko da Irurako Ametsa trinketean.
.jpg)
Igandean (2014-01-26) jokatuko da, Irurako Ametsa trinketean, 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako nagusien 2.mailako eskuz banakako finala.
Joan den larunbatean jokatu ziren gainontzeko trinketeko eskuz banakako finalak: kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako finalak, hain zuzen.
Asteburu honetan, nagusien 2.mailakoen txanda da.
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
*Urtarrilak 26, igandea, 11:30, Irura-Ametsa trinketa
1.Eskuz banaka nagusien 2.maila, FINALA: MUNDARRO 2 (Gurutzealde) - URNIETA 2 (Loitegi)
2.Eskuz binaka nagusien 1.maila: ORIO-BEHAR ZANA
2013-14ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.
|
|