Asteburu honetan hasiko dira Errendimenduko Gipuzkoako txapelketa (eskuz binaka) eta Euskal Liga
2014/01/09 | Lehiaketa
2. urteko alebinak eta infantilak (1.eta 2.maila) ariko dira, oraingo honetan, eskuz binaka.
Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa asteburu honetan hasiko da eta martxoan bukatuko dela aurreikusten da.
Aurten lehendabiziko aldiz, gainera, bi maila (lehenengoa eta bigarrena) eskaini eta atera dira infantiletan. Bestalde, Euskal Ligak ere asteburu honetan izanen du hasiera. Jokamolde guztietan jokatzen den (ezker horma) txapelketa honetan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talderik onenek hartuko dute parte. Kadete kategoriatik gorako pilotariek parte hartzen dute. Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Kartelera eta Lehiaketa atalak bisita ditzakezue. |
|