Emakumea Pilotariko txapelak Mendizabal-Gutierrez eta Arruti-Lukasentzat

2014/01/07 | Lehiaketa

Aia taldeak eraman du Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paleta neska jubenilen txapela etxera.

Maider Mendizabal-Gutierrez bikoteak (1. mailan) eta Arruti-Lukas bikoak (2. mailan) irabazi dute Ezker Hormako VIII. Emakumea Pilotari Txapelketa.

Lehenek 27-30 irabazi zieten Goikoetxea-Arrietari 1. mailako finalean, eta bigarrenek Jauregi-Redondo hartu zituzten mendean 2. mailakoan, 25-30 emaitzarekin.

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zituzten finalak, urteko azken larunbatean, abenduaren 28an hain zuzen.

Hiru final izan ziren jaialdian. Jaialdiko bigarren partidan, eta Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren baitan, gomazko paleta neska jubenilen finala jokatu zuten Aia (Aldai-Eizmendi) eta Su-Berrik (Maiza-Gabirondo); lehenek irabazi zuten, 30-22.
 

 Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:


 *Abenduak 28, larunbata, 17:30, Tolosa –Beotibar


1. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): GOIKOETXEA-ARRIETA 27 /  Maider MENDIZABAL-GUTIERREZ 30


2. Gomazko paleta neskak, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa): AIA (Aldai-Eizmendi) 30  /  SU-BERRI (Maiza-Gabirondo) 22


3. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): ARRUTI-LUKAS  30  / JAUREGI-REDONDO  25
 
 
 
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurki dezakezu.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba