Zabalik da Udaberri Sarian izena emateko epea

2013/12/10 | Izen-emateak

Abenduaren 23a, astelehena, izango da horretarako azken eguna.

Dagoeneko zabalik da 2013-2014ko Udaberri Sarian izena emateko epea.


Txapelketa urtarrilaren 12tik martxoaren 30 bitarte jokatzea aurreikusten da.


Urtero moduan, hainbat espezialitate izango dira aukeran:
 
- Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila).


- Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (guztietan maila bakarra).


- Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila).


- Pala motza: nagusiak (maila bakarra).


- Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra).


 
Abenduaren 23a izango da izena emateko azken eguna.


 
Webgune honetako Lehiaketa atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua...

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba