2013-2014ko Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa hasiko da

2013/11/07 | Lehiaketa

Asteburu honetan, azaroaren 9an, Anoetan hasiko da Emakumea Pilotari Txapelketa.

2013-2014 denboraldiko Emakumea Pilotariko txapelketa asteburu honetan hasi eta abendura arte luzatuko da. Finalak abenduaren 28an jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan.


Bi mailatan jokatuko da txapelketa eta 13 bikote ariko dira lehian, 6 bikote 1go mailan eta 7 bikote 2.mailan. Gipuzkoako  6 elkarteetako pilotariek eman dute izena txapelketa honetan: Hernani, Intxurre, Orio, Soraluze, Su-Berri eta Zarautz.

Bikoteak elkarte desberdinetako pilotariekin osatu dira.


Ondoren zehaztuko ditugu maila bakoitzeko bikoteak:


1go maila:


1- Maider SENPER -  Maider HUIZI
2-  Ainhoa GARMENDIA - Maddi MENDIZABAL
3- Amaia IRAZUSTABARRENA – Maialen SENPERENA
4- Nagore AROZENA -  Dolo ERRASTI
5- Maider MENDIZABAL- Eli GUTIERREZ
6- Miren GOIKOETXEA - Ariane ARRIETA


2.maila:


 1- Mirari ETXEGIA – Amaia ARIZNABARRETA
 2- Maria ARRUTI - Leire LUKAS
 3- Igone GUTIERREZ-Eneritz PEREZ
 4- Arrate INDO – Ane AIZPURUA
 5- Garazi JAUREGI- Maite REDONDO
 6- Garbiñe TIJERO- Ainara MUGA
 7. Mari MURUA-Esti ARRIOLA

 
Jardunaldi bakoitza Gipuzkoako herri ezberdinetan egingo da. Zehazki, hauexek izango dira egoitzak:


    1. jardunaldia, azaroak 9: Anoeta
    2. jardunaldia, azaroak 16: Azkoitia
    3. jardunaldia, azaroak 23: Hernani
    4. jardunaldia, abenduak 5: Soraluze
    5. jardunaldia, abenduak 14: Zumarraga
    Finalerdiak, abenduak 20: Zarautz
    Finalak, abenduak 28: Tolosa (Beotibar)
 
Lehiaketa sistemari dagokionean, 1. mailan denek denen aurkako ligaxka jokatuko dute lehendabiziko fasean, abenduaren 14ra bitarte.
Lehendabiziko bikote sailkatuak finalerako zuzeneko txartela lortuko du. Eta bigarren eta hirugarren sailkatutakoek finalerdiei egin beharko diete aurre.

2.mailako lehian aldiz, lehen ligaxka jokatu ondoren, lehen eta bigarren postuan geratu diren taldeak jokatuko dute finala.


 Asteburu honetan hasi eta abendura arte, emakume nagusiak gomazko paletan ariko dira lehian, beraz. Jardunaldi gehienak, larunbatetan izanen dira eta 15:30ean hasita 6 partida jokatuko dira.


Esan bezala, finalerdiak (1go maila) Anoetan izango dira ikusgai, abenduaren 20an. Eta Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dira finalak, abenduaren 28an.
 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketari jarraipena egin ahal izango diozue.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba