Gipuzkoako euskal pilota mundua Ertxin-en alde
2013/10/30 | Lehiaketa
Mikel Arregi Ertxin babesa eta elkartasuna adierazteko prentsaurrekoan pilota munduko jende ugari bildu zen.
Joan den ostiralean (2013-10-25) prentsaurrekoa eskaini zuten Donostiako Amara Plaza hotelean euskal pilota munduan lanean ari diren hainbat pertsonak. Espainiako Audientzia Nazionalean hasi diren epaiketak salatu zituzten eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea den Mikel Arregi “Ertxin”-i elkartasuna adierazi zioten. Izan ere, “Herriko tabernen auzia” bezala ezagutzen dugun epaiketan auziperatutako pertsonen artean baitago “Ertxin”.
Pilota munduko pertsona ugari agertu zen prentsaurrekora, elkartasuan eta babesa adieraziz.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko facebook orrian bildu ditugu honen inguruan hedabideetan ateratako berriak eta prentsaurrekoan ateratako argazkiekin argazki galeria sortu dugu bertan. Interesa izanez gero, Gipuzkoa Pilota izenarekin aurki gaitzakezu facebooken. |
|