Txost - Zaharrer Segi aurrez-aurre, igandean, Oiartzunen
2013/10/11 | Lehiaketa
B multzoko Txost-Zaharrer Segi errebote partidua ikusteko aukera izango da.
![]() Igande honetan (2013-10-13) L. Enrique Abril Errebote Txapelketa - Kutxa Sariko partida jokatuko da Oiartzunen. Ohi baino lehenago hasiko da jaialdia, 10:00etan. A multzoko ligaxka bukatu bada ere; arazo batzuk medio, B multzoko bi partida oraindik jokatzeke daude. Eguraldiak hala uzten badu bederen, igandean jokatuko da horietako bat; Txost- Zaharrer Segi arteko partida, hain zuzen. Oiartzungo beheko plazan jokatuko da oiartzuarren eta baigorrikoen arteko errebote partida. - Urriak 13, igandea, 10:00, Oiartzun: TXOST / ZAHARRER SEGI
Multzo bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak: A multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren aurka, eta B multzoko lehena A multzoko bigarrenaren kontra, hain zuzen ere.
Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. |
|