Teknifikazio proiektua jarriko da martxan

2013/10/02 | Lehiaketa

Proiektua kadete eta jubenil mailako herrialdeko pilotari nabarmenduenen prestaketa berezian datza.

Joan den asteazkenean, 2013-09-25, Donostiako Kirol etxean Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Teknifikazio egitasmoa aurkeztu zuen.

Egitasmoa kirol maila ona duten pilotariei zuzenduta dago. Hamabostean behin, hautatutako eskuko kadete eta jubenil kategoriako pilotariei entrenamendu teknikoa eta prestakuntza fisiko pertsonalizatua emango zaie. Donostiako Atano pilotalekuan izanen dira saioak.Frontoiko saioen jarraipenaz Iraitz Olaetxea arduratuko da, eta prestaketa fisikoaz berriz, Unai Legarreta eta Unai Munduate.

Gaur emango zaio hasiera egitasmoari, pilotari kadeteekin Atano pilotalekuan. Datorren astean berriz, jubenil mailako pilotarien txanda izango da.

Ondoren hautatutako pilotarien zerrenda duzue:

 

Kadeteak

Aurrelariak

-Hodei Exposito Lasa (Añorga)

-Aratz Irazustabarrena Garmendia (Intxurre)

-Gorka Oiarbide Olaetxea (Gazteleku)

-Inhar Oiarzabal Ostolaza (Urnieta)

-Julen Oñaederra Astigarraga (Azkoitia)

-Iraitz Zubizarreta Agirre (Lazkao)

Atzelariak

-Julen Aizpuru Garmendia (Gazteleku)

-Jon Alberdi Gorostidi (Ilunpe)

-Aitor Aranguren Errasti (Usurbil)

-Ekain Etxeberria Leonet (Oiarpe)

-Imanol Odriozola Etxebeste (Urnieta)

 

Jubenilak

Aurrelariak

-Axier Arteaga Garaialde (Intza)

-Ioritz Egiguren Urkola (Txapagain)

-Iñigo Intxausti Urteaga (Tartaloetxe)

-Joseba Garate Perez (Arrasate)

-Adonis Gelis Cabrera (Zestoa)

-Peru Labaka Santa Cruz (Ziotza)

-Iban Matxinandiarena Ormazabal (Tartaloetxe)

 

Atzelariak

-Mikel Aranguren Usarralde (Antigua)

-Beñat Beloki Goikoetxea (Txapagain)

-Jon Erasun Gorostidi (Ziotza)

-Beñat Garmendia Atxutegi (Lazkao)

-Josu Murua Iraztorza (Txapagain)

-Unai Salegi Aranberri (Zestoa)

 

Webgune honetako Argazki Galeria atalean aurkezpeneko argazkiak daude ikusgai.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba