Aurrera doa L. Enrique Abril- Kutxa Saria

2013/09/25 | Lehiaketa

Oiartzun eta Zubietako plazek hartuko dituzte beste asteburu batez L. Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Sariko partidak.

Igande honetan (2013-09-29)  L. Enrique Abril Errebote Txapelketa - Kutxa Sariko bi partida jokatuko dira, bata Oiartzunen eta bestea Zubietan. 11:00etan hasiko dira jaialdiak eta erreboteaz gozatzeko aukera izango da.


Edizio berezia da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte betetzen ditu txapelketak.


Hau ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izango dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehiatzeko prest dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.


Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jaso du Enrique Abril Errebote Txapelketak.


Bi multzotan banatu dira parte-hartzaileak:

- A multzoa: Luzaz Gazte, Behar Zana eta Zubieta
- B multzoa: Kapito Harri, Txost eta Zaharrer Segi

Ondoren zehaztuko ditugu igandeko bi partidak:

A multzoa

- Irailak 29, igandea, 11:00, Zubieta: Zubieta / Luzaz Gazte


B multzoa


- Irailak 29, igandea, 11:00, Oiartzun: Kapito Harri / Txost

 

Multzo bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak: A multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren aurka, eta B multzoko lehena A multzoko bigarrenaren kontra, hain zuzen ere.

Zubietako eta Oiartzungo plazek hartuko dituzte finalaurrekoak, hurrengo asteburuan,urriaren 6an.

 

Eta final handia, azkenik, Villabonako Errebote plazan jokatuko da, urriaren 13an.


 

Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba