Enrique Abril Errebote Txapelketak 50 urte bete ditu
2013/09/05 | Lehiaketa
Asteburuan hasiko da lehia
![]() Larunbat honetan (2013-09-07) jarriko da martxan L. Enrique Abril Errebote Txapelketa -Kutxa Saria. Edizio berezia izango da, gainera, aurtengoa; izan ere, 50 urte beteko ditu txapelketak.
Hori ospatzeko, urte hauetan txapeldun izan diren talde guztiak gonbidatu ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Zoritxarrez, pilotarien lesioak eta lan arazoak direla medio, zenbait taldek ezin izango dute jokatu 50. edizio honetan. Baina Baigorriko Zaharrer Segi, Uztaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte lehiatzeko prest dira, Gipuzkoako hiru talderekin batera: Zubieta, Villabonako Behar Zana eta Oiartzungo Txost.
Kutxak ere ez du zita berezi hau galdu nahi izan, eta bere babesa jasoko du Enrique Abril Errebote Txapelketak.
Bi multzotan banatuko dira parte-hartzaileak:
- A multzoa: Luzaz Gazte, Behar Zana eta Zubieta
Multzo bakoitzean denek denen aurka jokatuko dute, hiru jardunaldi osatuz. Esan bezela, larunbat honetan, irailak 7, izango da lehendabiziko partida, Zubieta eta Behar Zanaren artekoa, 11:30ean, Zubietako plazan. Ondoren zehazten da txapelketaren egutegia:
A multzoa
- Irailak 7, larunbata, 11:30, Zubieta: Zubieta / Behar Zana
- Irailak 15, igandea, 11:00, Zubieta: Zaharrer Segi / Kapito Harri
Multzo bakoitzeko lehen eta bigarren sailkatuek jokatuko dituzte finalerdiak: A multzoko lehen sailkatua B multzoko bigarren sailkatuaren aurka, eta B multzoko lehena A multzoko bigarrenaren kontra, hain zuzen ere. Zubietako eta Oiartzungo plazek hartuko dituzte finalaurrekoak, urriaren 6an.
Eta final handia, azkenik, Villabonako Errebote plazan jokatuko da, urriaren 13an.
Ikuskizuna ziurtatuta dago, beraz. Ea eguraldiak ere ikuskizunaz gozatzen laguntzen duen. |
|