Larunbatean jokatuko da Enrique Abrileko finala, Zubietan
2013/06/27 | Lehiaketa
XLIX. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala larunbatean, ekainaren 29an , 17:00tan Zubietan izango da.
Eguraldi txarragatik urria aldean eta baita ekainean ere, bertan behera geratu ostean, larunbat honetan Zubietan jokatu da hainbeste itxaron behar izan dugun finala. Bi talde lapurtarren arteko lehia izanen dugu, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Kapito Harri II (Uztaritze) taldeen artekoa hain zuzen. Iazko urrian finala hasi eta gutxira, euriak lehia bertan behera uztera derrigortu zuen, Luzaz Gazte 10-5 irabazten ari zelarik. Hortaz, larunbat honetako finala markagailuak hori adierazten duela hasiko da. Larunbatean, Zubietan, 17:00etan hasiko da finala beraz. Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke Enrique Abril Errebote Txapelketak utzitakoak. Argazki galeriak atalean, gainera, hainbat irudi daude ikusgai. |
|