Azpeitia eta Astigarraga aurrez aurre, larunbatean, Herriarteko Eskuzko Txapelketako finalean

2019/06/25 | Lehiaketa

Donostiako Atano III.ean izango da ikusgai jaialdia, 16:30etik aurrera; Azpeitiak azken urteotako bolada onari eutsi nahi dio, eta txapelak pilatzen jarraitu; Astigarraga, berriz, 2016an azpeitiarren kontra jokatutako finalaren arantza atera eta bere lehendabiziko txapela lortzeko gogoz dago

Azpeitiak eta Astigarragak jokatuko dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketako finala. Larunbatean izango da hitzordu garrantzitsua, 16:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Bertan egingo dituzte aste honetan beraien entrenamendu saioak bi herri finalistek. Sarrerak salgai izango dira bai Azpeitian bai Astigarragan, eta Atanoko lehiatilean larunbatean bertan (Kantxako sarrerak 10€ eta goiko solairukoak 5€). Material hautaketa finalaren egunean bertan egingo dute, jaialdia hasi baino lehenago. Eta, orokorrean, dena da prest festa berezi honetarako.

 

 

 

Hauxe da aurreikusitako jaialdia:

 

 

Ekainak 29, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA (Aimar Egiguren-Jakes Elosegi) / ASTIGARRAGA (Eñaut Lizeaga-Ekain Lizeaga)

2. Jubenilak:
AZPEITIA (Unai Alberdi-Haritz Larrañaga) / ASTIGARRAGA (Aimar Mujika-Ganix Urdangarin)

3. Nagusiak:
AZPEITIA (Oier Apezetxea-Dani Murgiondo) / ASTIGARRAGA (Hodei Exposito-Jokin Santxez)

 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Azpeitiko taldea: Unai Alberdi, Oier Apezetxea, Auritz Arrizabalaga, Aimar Egiguren, Urtzi Egiguren, Iker Egiguren, Julen Egiguren (hilaren 24an debutatu berri du), Jakes Elosegi, Beñat Ezama, Gorka Iriarte, Ekaitz Isasmendi, Beñat Labaka, Josu Labaka, Haritz Larrañaga, Dani Murgiondo, Eneko Odriozola, Jabi Odriozola, Josu Uzkudun eta Haritz Zubimendi.

Eta ondorengoek Astigarraga: Manex Aldalur, Hodei Exposito, Oier Gurutzealde, Ekain Lizeaga, Eñaut Lizeaga, Harri Loidi, Aimar Mujika, Jokin Santxez, Asier Saralegi, Aner Urdangarin, Ganix Urdangarin eta Markel Zapiain.

 

 

 

Azkoitia eta Ataun gelditu dira aurten finalaren atarian. Azkoitiak 1-5 galdu zuen finalerdietan Azpeitiaren aurka (joanekoan 1-2 galdu: 7-22, 19-22, 22-19; eta itzulerakoan 3-0: 22-2, 22-2, 22-13). Eta Ataunek 4-2 galdu Astigarragaren kontra (joanekoan 2-1: 22-7, 9-22, 22-13; eta baita itzulerakoan ere: 7-22, 22-4, 13-22).

 

 

 

Azpeitiak 42 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan, eta Astigarragak 17 bider.

Azpeitiak 10 final jokatu ditu torneo honetan, larunbatekoarekin 11.aHorietatik, 7 aldiz jantzi du txapela; gainera, azken lau ediziotan jarraian irabazi du, hori lortzen duen lehendabiziko herria bilakatuz: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta), 2016an (Astigarragaren kontra), 2017an (Oiartzunen aurka) eta azkena iaz (Atauni nagusituta). Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 

Astigarragak final bakarra jokatu du Herriartekoan, aurtengoarekin 2.a. Hain zuzen ere, Azpeitia izan zuen aurkari 2016ko final hartan, eta ez zuen lortu txapela herrira eramatea. Bere lehendabiziko txapela janzteko beste aukera bat izango da, hortaz, larunbatekoa.

 

 

 

2019ko edizioan 19 herrik eman zuten izena eskuz, hauexek: Aduna, Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Andoain, Aretxabaleta, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa.

 

 

 

52. edizioa da aurtengoa eskuz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). 

 

 

 

Zorte on denoi eta ikuskizun aparta eta giro paregabea izan dezagula!

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba