Izagirrek (Lagunak) eta Irribarriak (Lapke) irabazi dute Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa
2019/06/19 | Lehiaketa
2. urteko alebinen finalean hartu zuen mendean Izagirrek Intxurre klubeko Murua, eta infantilen mailako lehia irabazi zuen Irribarriak Gazteleku klubeko Goikoetxearen aurka
Izagirrek (Lagunak) eta Irribarriak (Lapke) irabazi dute 2019ko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean (2019-06-15) jokatu zituzten finalak, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan. Izagirre 2. urteko alebinen mailako lehian nagusitu zitzaion Intxurre klubeko Muruari, 16-4ko emaitzarekin. Eta Irribarriak infantilen mailakoa irabazi zuen, 8-18, Gazteleku klubeko Goikoetxearen aurka:
Ekainak 15, larunbata, 16:30, Oñati-Zubikoa
1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: IZAGIRRE (Lagunak) 16 / MURUA (Intxurre) 4 2. Eskuz banaka, infantilak: GOIKOETXEA (Gazteleku) 8 / IRRIBARRIA (Lapke) 18
Murumendi klubeko Madina eta Gaztelekuko Segurola gelditu ziren finalen atarian alebinen mailan, eta infantiletan Lapke klubeko Zubizarreta eta Intxurreko Otegi. Hain zuzen ere, hauexek izan ziren finalerdietako emaitzak:
Ekainak 8, larunbata, 16:30, Oñati-Zubikoa
1. 2. urteko alebinak: LAGUNAK (Izagirre) 16 / MADINA (Murumendi) 7
2. urteko alebinen mailako 10 pilotarik hartu dute parte 2019ko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k; buruz buru jokatu dute:
2. URTEKO ALEBINAK
INFANTILAK
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Berezkoak (eskuz banaka) atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan ikusgai da finaletako irudi bilduma. |
|