Herriarteko zestako eta gomazko paletako finalak nortzuk jokatuko dituzten argituko da asteburuan
2019/06/12 | Lehiaketa
Eskuko lehian, bestalde, finalerdiei ekingo diete
2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa azken txanpan sartu da. Palako lehia bukatuta -Olaberriak irabazi du aurten, Debaren kontra-, gainontzeko espezialitateei jardunaldi gutxi batzuk gelditzen zaizkie. Eskuz, esaterako, finalerdiei ekingo diete asteburu honetan Azkoitiak eta Azpeitiak alde batetik eta Astigarragak eta Ataunek bestetik. Zesta-puntaz, ligaxkako 6. eta azken jardunaldia jokatuko dute Donostiak, Mutrikuk, Hondarribiak eta Zumaiaik; eta, hala, hurrengo asteburuko finala zein bi herrik jokatuko duten jakingo dugu. Azkenik, gomazko paletako lehian ere hurrengo asteburuko finalera nor sailkatuko den erabakiko da jardunaldi honetan, finalerdien itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte Hernanik eta Azkoitiak alde batetik eta Usurbilek eta Tolosak bestetik (Azkoitiak 1-2 irabazi zion Hernaniri joanekoan, eta Tolosak Usurbili emaitza berarekin).
Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetarako kartelera:
EKAINAK 13, OSTEGUNA
EKAINAK 14, OSTIRALA
- 19:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ATAUN (eskua) - 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / AZPEITIA (eskua)
EKAINAK 15, LARUNBATA
Apirilaren 16an aurkeztu genuen aurtengo txapelketa, Zubietako Araeta sagardotegian, Tolosako Bridge hizkuntza eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundia babesle direnen presentziarekin. Araeta, Astore eta Donostiako Udala dira aurtengo gainontzeko laguntzaileak. Eta Urbil merkataritza-gunea ere batu berri da; lau espezialitateetako finalak babestuko ditu. 19 herrik eman zuen izena eskuko lehian, 16 gomazko paletakoan, 8 pala motza eta larruzko paletakoan eta 4 zesta-puntakoan. Hain zuzen ere, honakoak:
GOMAZKO PALETA
PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA
ZESTA-PUNTA
Finalei dagokienean, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa ekainaren 23ko jardunaldian izango dira. Gomazkoaren egoitza erabakitzeko dago, eta zesta-puntakoa Zumaian izango da aurten. Eskuko finala, berriz, ekainaren 29an, larunbata, jokatuko da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
52. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 22.a zesta-puntaz, eta 2.a gomazko paletaz. Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Ataun izan zen txapeldunorde. Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren. Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak estrenatu zuen palmaresa iaz, lehen edizioa irabazita. Eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|