Olaberriak irabazi du 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa
2019/06/11 | Lehiaketa
0-2 hartu du mendean Deba, eta seigarren txapela gehitu dio bere palmaresari
Olaberriak irabazi du 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. 0-2 hartu zuen mendean Deba, Donostiako Altza auzoko pilotalekuan jokatutako finalean (2019-06-07). Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 7, ostirala, 19:00, Donostia-Altza
1. Larruzko paleta:
2. Pala motza:
Pilotari hauek ordezkatu dute Olaberria aurtengo Herriartekoan: Garikoitz Arrieta, Xabier Berasategi, Jose Manuel Garrido eta Imanol Olaran. Eta hauek Debako taldea: Aritz Aristi, Iñaki Badiola, Aitor Barinagarrementeria, Manez Beitia, Xabier Esnaola, Imanol Etxeberria, Mikel Lopez eta Gorka Sagarna.
Garaipen honekin, Olaberriak 6. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an lortu zituen. Beste 2 aldiz txapeldunorde izan dira olaberritarrak, 2013an eta 2014an. Debak txapelik jantzi gabe segitzen du oraindik, baina 3 aldiz izan da txapeldunorde: 2016an, 2017an eta aurten, hain zuzen ere.
Donostiak jarraitzen du sailkapen buru txapelei dagokienean: 7 ditu (eta 6 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik dira Andoain eta orain baita Olaberria ere, 6 txapelekin (5 aldiz izan da azpitxapeldun Andoain, eta 2 Olaberria); eta Errenteria ondoren, 5ekin (3 aldiz txapeldunorde).
Olaberriak jokatu diren Herriarteko Pala Txapelketaren 29 edizioetatik 23tan hartu du parte, eta Debak 10 aldiz.
Txapelketa honetan elkarren aurka jokatu duten lehendabiziko aldia izan da bi herrientzat.
Aurten 8 herri lehiatu dira Herriarteko Pala Txapelketan, iazko berak, hauexek:
Herriarteko Pala Txapelketak aurten emandako guztia ikusgai da gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Larruzko paleta eta pala motza atalean. Eta finalaren irudi bilduma ere prest da, Argazki galeriak txokoan. |
|