Zumaia eta Hernani, Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunak gomazko paletan

2019/05/14 | Lehiaketa

Zumaia 2 taldeak irabazi du alebin kategoriako mutilen finala, Aia 2ren aurka, eta Zumaia 1 taldeak neskena, Aduna 1en kontra; Hernani 4 taldea, berriz, neska infantilen finalean nagusitu zaio Hernani 2ri

Zumaiak eta Hernanik irabazi dute Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketa. Larunbatean (2019-05-11) izan ziren ikusgai finalak, Hernaniko Ereñozu auzoan. Zumaiako taldeek alebinen lehiak irabazi zituzten (bai mutilena, Aiaren aurka, bai neskena, Adunari), eta Hernanik infantilena (neskena soilik jokatu zen, Hernaniko bi talderen artean). Ondorengo lerrotan dituzue xehetasunak:

 

 

 

Maiatzak 11, larunbata, 16:00, Hernani-Ereñozu

 

1. Paleta, alebin mutilak:
ZUMAIA 2 (Cabaleiro-Carballo-Garikano) 4 (6,6,6,6) /
AIA 2 (Hoyos-Alustiza) 0 (2,2,1,1)

2. Paleta, alebin neskak:
ADUNA 1 (Zabala-Iruretagoiena-Navarro) 2 (1,6,5,1,2) /
ZUMAIA 1 (Etxabe-A.Aldazabal-H.Aldazabal) 4 (6,1,6,6,6)

3. Paleta, infantil neskak:
HERNANI 2 (N.Barrenetxea-Macicior-Kerejeta) 19 /
HERNANI 4 (A.Barrenetxea-Iriondo-Tolaretxipi) 25

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba