Beotibarrek irabazi du Errendimenduko Gipuzkoako Xare Txapelketako finala

2019/04/30 | Lehiaketa

Iturbe-Itoiz bikoteak jantzi ditu txapelak lehendabiziko edizio honetan, Mendizabal-Huiciren Ametsa 3 taldeari 35-29 nagusituta

Beotibar 2 taldeak irabazi du lehendabiziko Errendimenduko Gipuzkoako Xare Txapelketa. Iturbe-Itoiz bikotea 35-29 gailendu zitzaion Mendizabal-Huici bikoaren Ametsa 3 taldeari, Iruran jokatutako finalean: 

 

 

 

 

Apirilak 28, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Infantilak: BEOTIBAR 2 (Iturbe-Itoiz) 35 / AMETSA 3 (Mendizbal-Huci) 29

 

 

 

Bost talde lehiatu dira lehendabiziko txapelketa honetanAmetsa 1, Ametsa 2, Ametsa 3, Beotibar 1 eta Beotibar 2.

 

 

 

Informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa xare-infantilak atalean kontsulta daiteke.

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Irurako Ametsa pilota elkartea.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba