Beotibar 2 eta Ametsa 3 taldeek jokatuko dute Errendimenduko Gipuzkoako Xare Txapelketako finala
2019/04/17 | Lehiaketa
Hilaren 28an, igandea, izango da, 11:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketan
Beotibar 2 eta Ametsa 3 taldeek jokatuko dute Errendimenduko Gipuzkoako Xare Txapelketako finala. Tolosako eta Irurako klubetako pilotariek hilaren 28an, igandea, neurtuko dituzte indarrak, Irurako Ametsa trinketan. 11:00etan hasiko da jaialdia:
Apirilak 28, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
Beotibar 2 taldea zuzenean sailkatu zen finalera, ligaxka lehen postuan amaitu baitzuen. Ametsa 3k, berriz, finalerdia irabazita lortu zuen finalerako beste txartela. Hain zuzen ere, Beotibar 1 taldeari 30-35 irabazi zion apirila hasieran jokatutako finalerdian.
Bost taldek hartu dute parte txapelketaren lehendabiziko edizio honetan: Ametsa 1, Ametsa 2, Ametsa 3, Beotibar 1 eta Beotibar 2.
Informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa xare-infantilak atalean kontsulta daiteke.
*Argazkiak: Irurako Ametsa pilota elkartea. |
|