Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, hilaren 16an, Araeta sagardotegian
2019/04/09 | Lehiaketa
19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 19 herrik eman du izena eskuko lehian, 16 ariko dira gomazko paletaz, 8 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 4 zesta-puntaz
Apirilaren 16an, asteartea, aurkeztuko dugu 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Araeta sagardotegian (Zubieta) izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera. Aurtengo edizioaren hainbat xehetasunen berri eman eta gero, kanporaketen zozketa egingo dugu.
19 herrik eman du izena eskuko lehian, 16 ariko dira gomazko paletaz, 8 pala motzez eta larruzko paletaz eta 4 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:
GOMAZKO PALETA
PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA
ZESTA-PUNTA
Eskuko lehia maiatzaren 5eko asteburuan hastea aurreikusten dugu, eta gainontzeko espezialitateenak maiatzaren 12koan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean jarraitu ahal izango duzue txapelketa. |
|