Herriarteko Txapelketa martxan da
2013/05/10 | Lehiaketa
22 herrik parte hartuko dute eskuko lehian, 9 palakoan eta 4 zesta-puntakoan.
Aurten ere Herriarteko Txapelketa indartsu hasi da. Atzo, 2013-05-09, jokatu ziren Herriarteko Txapelketako lehenengo partidak, Ordizian. Ordiziak etxean jokatu zuen Urnietaren kontra, palako espezialitatean (paleta larruz eta pala motzean) aritu ziren pilotariak. Asteburu honetan, eskuz eta zesta puntaz ere arituko dira kadete, jubenil eta nagusi mailako pilotariak Gipuzkoako hainbat herritan: Donostia, Zumarraga, Zizurkil, Ataun, Zestoa, Tolosa, Astigarraga eta Arrasaten, hain zuzen. Eskuko eta palako modalitatetan kanporaketak jokatzen dira. Zesta-puntan aldiz, ligaxka jokatuko dute denen artean eta lehen bi sailkatuak finalera sailkatzen dira. Asteburu honetan hasi eta txapelketak aurrera egingo du ekaina bukaeran eta uztaila hasieran finalak jokatuko diren arte. Dagoeneko egutegia zehaztuta dago eta hauek dira finalak jokatuko diren datak: Eskuko finala: uztailaren 7an. Palako finala: ekainaren 23an. Zesta-puntako finala: ekainaren 30ean.
Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia... |
|