Berriro etxetik kanpo jokatuko du Gipuzkoak GRABNI Txapelketaren 4. jardunaldian, Iparralderen aurka
2019/04/04 | Lehiaketa
Nafarroa vs Bizkaia eta Errioxa vs Araba izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 28ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 5ekoan finalak
Berriz ere etxetik kanpo lehiatzea egokitu zaio Gipuzkoako Selekzioari federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Iparralden jokatuko du 4. jardunaldian, asteburu honetan. Nafarroa vs Bizkaia eta Errioxa vs Araba dira gainontzeko aurrez aurrekoak. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke asteburuko kartelera.
Asteburukoaz gain, beste jardunaldi bat besterik ez da falta ligaxka amaitzeko. Azken horretan, 5.ean (apirilaren 14ko asteburuan), etxean jokatuko du Gipuzkoak, Arabaren aurka.
Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Araban eta Bizkaian. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan, Gipuzkoan eta Iparralden.
Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren inguruko xehetasun guztiak. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||