Udaberri Sariko azken finalak, asteburuan, Alegian, Villabonan eta Mutrikun
2019/03/20 | Lehiaketa
Eskuz binakako lehiak hartuko dituzte bai Alegiak bai Villabonak, ostiralean, eta mutilen gomazko paletakoak Mutrikuk, igandean; joan den jardunaldian, Aņorga, Izurun, Euskal Giroa, Eibar, Alde Zaharra, Tolosa, Biarritz eta Oiangu klubeko pilotariek jantzi zituzten txapelak
![]() Bukatzear da 2018-19 denboraldiko Udaberri Saria. Asteburu honetan jokatuko dira, hain zuzen ere, azkeneko finalak. Alegian eta Villabonan eskuz binakako lehiak izango dira ikusgai, ostiralean. Eta Mutrikun gizonezkoen gomazko paletakoak jokatuko dituzte, igandean. Ondorengo lerroetan, jaialdien xehetasunak:
Martxoak 22, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri
2. Eskuz binaka, jubenilak 1. maila:
Martxoak 22, ostirala, 20:00, Villabona-Behar Zana
Martxoak 24, igandea, 17:00, Mutriku-Miruaitz
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
Bestetik, pasa den asteburuan Udaberri Sariko beste hainbat final jokatu zituzten Gipuzkoako pilotariek. Añorga, Izurun, Euskal Giroa, Eibar, Alde Zaharra, Tolosa, Biarritz eta Oiangu klubekoek jantzi zituzten txapelak. Ondoren dituzue emaitza guztiak:
Martxoak 15, ostirala, 19:00, Aginaga-Udalekoa
2. Eskuz binaka, jubenilak 3. maila:
3. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
Martxoak 16, larunbata, 17:00, Astigarraga-Udalekoa
2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila:
3. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
Martxoak 16, larunbata, 18:00, Mutriku-Miruaitz
Martxoak 17, igandea, 11:00, Olaberria-Udalekoa
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daitezke txapelketako xehetasun guztiak. |
|