Errioxaren aurka etxetik kanpo jokatuz ekingo dio GRABNI Txapelketari Gipuzkoak
2019/03/14 | Lehiaketa
Asteburuan hasiko da GRABNI, federazioen arteko lehia; Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira bertan; apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 5ekoan finalak
Asteburu honetan (2019-03-17) hasiko da GRABNI, federazioen arteko txapelketa. Urtero moduan, Gipuzkoa lehiatuko da bertan. Eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak.
Hain zuzen ere, Errioxaren kontra jokatuz ekingo dio Gipuzkoak txapelketari, etxetik kanpo. Albiste honi erantsitako bi dokumentutan kontsulta daiteke kartelera zehatza, eta baita gainontzeko aurrez aurrekoena ere (Araba vs Bizkaia eta Iparralde vs Nafarroa).
5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute selekzioek, apirilaren 14ra bitarte. Bi jardunaldi etxean jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrenean, Nafarroa hartuko du; eta bosgarrenean, azkenekoan, Araba. Eta gainontzeko hirurak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengo hau, Errioxan; hirugarrena, Bizkaian; eta laugarrena, Iparralden.
Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Araban eta Bizkaian. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan, Gipuzkoan eta Iparralden.
Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren inguruko xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||