Urien-Espinar eta Zubizarreta-Badiola, eskuz binakako Emakumea Pilotariko lehen txapeldunak

2019/02/12 | Lehiaketa

Txapelketaren lehen edizioko 1. eta 2. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren; 9 bikote lehiatu dira

Urien-Espinar eta Zubizarreta-Badiola bikoteak dira eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako lehendabiziko txapeldunak. Ikusle dezenteren aurrean eta festa giroan, Zestoan joan den ostiralean jokatutako lehen edizioko 1. eta 2. mailako finalak irabazi zituzten, hurrenez hurren. Hauxe izan zen jaialdia:

 

 

 

Otsailak 8, ostirala, 18:30, Zestoa-Gurutzeaga

 

1. Eskuz binaka, 2. maila: ARTEAGA-AGIRRE 14 / ZUBIZARRETA-BADIOLA 22

2. Eskuz binaka, 1. maila: URIEN-ESPINAR 22 / NORA MENDIZABAL-MAIDER MENDIZABAL 12

 

 

 

Arrakastatsua izan da eskuz binakako Emakumea Pilotariko lehendabiziko edizioa. 9 bikote lehiatu dira, 4 1. mailan eta 5 2. mailan: 


1. maila

  • Larrarte-Maddi Mendizabal
  • Arrieta-Araiztegi
  • Nora Mendizabal-Maider Mendizabal
  • Urien-Espinar
     

2. maila

  • Eizagirre-Beloki
  • Bergara-Bikario
  • Arteaga-Agirre
  • Aramendi-Orbegozo
  • Zubizarreta-Badiola

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan ligaxkako eta finaletako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba