Antzuolak irabazi du nesken eskuz binakako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

2019/02/05 | Lehiaketa

Alebin zein infantil kategorietan nagusitu ziren antzuolarrak, Zaldibian; aurretik sailkatze partidak jokatu zituzten parte-hartzaile guztiek

Festa polita ospatu zen, larunbatean, Zaldibian. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz binakako nesken finalak izan ziren ikusgai, alebin eta infantil kategorietakoak. Eta baita txapelketa horiek osorik ere; izan ere, sailkatze partidak jokatu zituzten finalen aurretik parte-hartzaile guztiek. Hemen kontsulta daitezke norgehiagoka horien xehetasunak. 

 

 

Antzuolak irabazi ditu aurten bi finalak, nagusi izan baitzen bai alebinetan bai infantiletan. Ondoren zehazten ditugu final horiek:

 

Otsailak 2, larunbata, Zaldibia

1. Eskuz binaka, alebinak
ANTZUOLA (Insausti-Garaikoetxea) 12 / ZALDIBIA (Lopez-Azurmendi) 6

2. Eskuz binaka, infantilak:
ANTZUOLA (Galeano N.-Galeano L.) 12 / DONOSTIA (Carmona-Arraiza) 3

 

 

 

7 bikote lehiatu dira alebinetan: Andoain, Antzuola, Donostia, Legorreta, Ordizia 1, Ordizia 2 eta Zaldibia. Eta 3 infantiletan: Antzuola, Bergara eta Donostia.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean dago jasota txapelkearen inguruko informazio guztia. Eta behean ikus daitezke sari-banaketaren hainbat argazki.

 

Alebinak. Finalistak, Antzuola eta Zaldibia Alebinak. Antzuola (Insausti-Garaikoetxea), txapeldunak Alebinak. Zaldibia (Lopez-Azurmendi), txapeldunordeak Infantilak. Finalistak, Donostia eta Antzuola Infantilak. Antzuola (Galeano N-Galeano L), txapeldunak Infantilak. Donostia (Carmona-Arraiza), txapeldunordeak

 

 














Babesleak

Ir arriba