Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte ostiralean, Azpeitian
2019/01/29 | Lehiaketa
Zubizarreta-Badiola eta Aramendi-Orbegozo bikoteak izango dira aurrez aurre lehenik, 2. mailako lehian, eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal eta Arrieta-Araiztegi ondoren, 1. mailako finalerdian; 18:30ean hasiko da jaialdia, Izarraitzen
Azken txanpan sartu da aurten estreinakoz antolatu dugun eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Ostiral honetan (2019-02-01), hain zuzen ere, 1. eta 2. mailako finalerdiak izango dira ikusgai, 18:30etik aurrera, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.
Ligaxka amaituta, bi mailetan 2. eta 3. postuan sailkatutako bikoteek jokatuko dituzte finalerdiak. Eta, beraz, dagoeneko bi bikotek lortu dute finaletarako zuzeneko txartela, 1. postuan sailkatutakoek, hain zuzen ere: Urien-Espinar bikoa izango da lehen edizioko 1. mailako finalean, eta Arteaga-Agirre 2. mailakoan. Ostiral honetan ezagutuko dituzte, hortaz, aurkariak. Finalak hurrengo jardunaldian, otsailaren 8koan, izango dira ikusgai.
Hurrengo lerrotan dituzue finalerdietako jaialdiaren xehetasunak:
Otsailak 1, ostirala, 18:30, Azpeitia-Izarraitz 1. Eskuz binaka, 2. maila: ZUBIZARRETA-BADIOLA / ARAMENDI-ORBEGOZO 2. Eskuz binaka, 1. maila: NORA MENDIZABAL-MAIDER MENDIZABAL / ARRIETA-ARAIZTEGI
9 bikote lehiatu dira lehedabiziko txapelketa honetan, 4 1. mailan eta 5 2. mailan; hauexek:
2. maila
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|