Ate joka da GRABNI federazioen arteko Txapelketa
2019/02/26 | Lehiaketa
Martxoaren 17ko jardunaldian ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak, eta harekin batera Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek; maiatzaren 5eko asteburuan izango dira finalak
Ate joka dugu GRABNI, federazioen arteko txapelketa. Martxoaren 17ko jardunaldian ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek.
Lehenik, ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 17ko asteburuan hasi eta apirilaren 14kora bitarte. Bi jardunaldi etxean jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrenean, Nafarroa hartuko du; eta bosgarrenean, azkenekoan, Araba. Eta gainontzeko hirurak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengoa, Errioxan; hirugarrena, Bizkaian; eta laugarrena, Iparralden. Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak; Araba eta Bizkaia izango dira aurten egoitzak. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan izango dira ikusgai, Gipuzkoan eta Iparralden. Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||