Mundarro, Azkoitia eta Behar Zana, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka
2019/01/22 | Lehiaketa
Mundarro, Gazteleku, Pagazpe eta Mundarro hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan; eskuz banakako lehiari eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa: asteburuan hasiko da, eta martxoaren 10eko jardunaldian izango dira finalak
Mundarro (kadeteetan), Azkoitia (jubeniletan) eta Behar Zana (nagusien 1. eta 2. mailan) klubak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz banakako espezialitatean. Hain zuzen ere, joan den larunbatean jokatu zituzten eskuz banakako finalak, Irurako Ametsa trinketan. Hemen jaialdiak utzitakoak:
Urtarrilak 19, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
2. Eskuz banaka, jubenilak: AZKOITIA (Azkoitia) 35 / GAZTELEKU (Huitzi) 13 3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: BEHAR ZANA (Esnaola) 40 / PAGAZPE (Huizi) 39 4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) 40 / MUNDARRO (Gurutzealde) 12
Eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa. Jardunaldi honetan ekingo diote ligaxkari, otsailaren 24ko asteburura bitartean. 5 talde ariko dira kadeteetan (multzo bakarrean), 9 bikote jubeniletan (2 multzo), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bat) eta 12 bikote nagusien 2. mailan (2 multzo). Ligaxka amaituta, martxoaren 3ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak martxoaren 10eko asteburuan izango dira ikusgai.
Gizonezkoen paleta argentinarreko txapelketa eta xarekoa ere martxan dira dagoeneko. Espezialitate hauetako finalak martxoaren 3ko jardunaldirako aurreikusten dira.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke Trinketeko Txapelketari buruzko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan ikusgai daude eskuz banakako finalen sari-banaketaren hainbat irudi. |
|