Herriarteko Txapelketa geroz eta hurbilago
2013/05/03 | Lehiaketa
Herriarteko Txapelketaren 46. edizioa izango da aurtengoa.
Atzo, 2013-05-02, izan zen Herriarteko Txapelketaren aurkezpen ekitaldia eta ondotik zozketa egin zen. Mikel Arregi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidenteak, Diputazioko Kirol Zuzendari den Asier Sarriegik,Rural Kutxako Gorka Iturri eta Gorka Garmendia Ogi Berrikoak gidatu zuten ekitaldia, eta bertaratutako herrietako ordezkari, pilotari eta pilotazaleak adi jarraitu zuten jarduna. Behin kanporaketen zozketa eginda, aurtengo herriartekoa maiatzaren 12ko asteburuan jarriko da martxan. Aurten eskuko espezialitatean 22 herrik hartuko dute parte, iazko kopurua gaindituz (18 izan ziren), palan 9 (iaz baino bat gutxiago) eta zesta puntan 4 herri izango dira. Hauek izango dira parte hartuko duten herriak:
ESKUA: 22 herri
1. Alegia 2. Amezketa 3. Arrasate 4. Astigarraga 5. Ataun 6. Azkoitia 7. Beasain 8. Bergara 9. Berrobi 10. Bidegoian 11. Donostia 12. Elgoibar 13. Errenteria 14. Hernani 15. Lasarte-Oria 16. Lezo 17. Oiartzun 18. Tolosa 19. Zaldibia 20. Zestoa 21. Zizurkil 22. Zumarraga
PALA: 9 herri
1. Andoain 2. Deba 3. Donostia 4. Errenteria 5. Lazkao 6. Oiartzun 7. Olaberria 8. Ordizia 9. Urnieta
ZESTA-PUNTA: 4 herri
1. Donostia 2. Mutriku 3. Tolosa 4. Zumaia
Webgune honetako Lehiaketak atalean Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia aurki dezakezue. |
|