Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dituzte larunbatean, Iruran

2019/01/15 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. eta 1. mailako norgehiagokak izango dira ikusgai, 16:00etatik aurrera, Ametsa trinketan; xareko lehiari ere asteburuan ekingo diote

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dituzte larunbatean, Iruran. 16:00etan hasita eta hurrenkera honetan, kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. eta 1. mailako norgehiagokak izango dira ikusgai, Ametsa trinketan. Hemen jaialdiaren xehetasunak:


 

 

Urtarrilak 19, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa



1. Eskuz banaka, kadeteak: MUNDARRO (Eñaut Lizeaga) / MUNDARRO (Ekain Lizeaga)

2. Eskuz banaka, jubenilak: AZKOITIA (Azkoitia) / GAZTELEKU (Huitzi)

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: BEHAR ZANA (Esnaola) / PAGAZPE (Huizi)

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) / MUNDARRO (Gurutzealde)

 

 

 

Bestalde, xareko lehiari ekingo diote asteburu honetan. 3 talde ariko dira, multzo bakarrean. Otsailaren 24ra bitarte ligaxka jokatuko dute. Eta finala martxoaren 3ko jardunaldian izango da.

 

 

 

Azkenik, aurreko jardunaldian hasi zen gizonezkoen paleta argentinarreko lehia. 8 talde ari dira 1. mailan, eta 9 2. mailan. Lehenengo faseko ligaxka otsailaren 17ra bitarte luzatuko da. Eta final hauek ere martxoaren 3ko asteburuan jokatuko dituzte.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke eskuz banakako finalei eta orokorrean Trinketeko Txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba