Asteburuan jokatuko dira GRAVNeko finalerdiak
2013/04/25 | Lehiaketa
Ezker Hormako partidak Nafarroan izango dira.Trinketekoak Araba, Nafarroa eta Bizkaian.
![]() Ligaxka bukatuta, GRAVNeko azken fasea iritsi da. Asteburu honetan izango dira aurrefinalak. Lurralde ezberdinetan jokatuko dira partidak: Ezker Hormako guztiak Nafarroan izango dira eta trinketekoak aldiz, han hemenka: Araba, Nafarroa eta Bizkaian, hain zuzen. Modalitate eta kategoria bakoitzean, sailkapenean lehen postua lortu dutenak finalerako txartela lortu dute dagoeneko.Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu direnak izango dira finalaurrekoan lehiatuko direnak. Lehia bizia egonen da bost lurraldetako selekzioen artean. Ligaxkan bost jardunaldi izan dira orotara. Orain finalerdiak jokatzeko txanda dute lurralde guztiek eta hurrengo asteburuan, 2013-05-05, finalak izango dira.
GRAVN 2012-2013 txapelketaren inguruko informazio gehaigo izanez gero,web gune honetako Selekzioak atala bisitatu dezakezue.Bertan egutegia,emaitzak,… ikus ditzakezue. |
|