Asteburu honetan Trinketean eta Ezker Horman arituko dira emakumeak

2013/04/11 | Lehiaketa

Asteburuan hasiko dira 2012-2013 Emakumezkoen Gipuzkoako Kluben arteko Trinketa Txapelketa/Kutxa Saria eta Udaberri Saria (gomazko paleta neska jubenilak.)

2012-2013 Emakumezkoen Gipuzkoako Kluben arteko Trinketa Txapelketa/ Kutxa Saria gomazko paleta neska nagusien 1 eta 2.mailan jokatuko da. Partida guztiak egoitzan jokatuko dira:Irurako trinketean edota Gaskan, hain zuzen.Itzuli bateko ligaxkaren ondoren,1. eta 2.sailkatuek finala jokatuko dute.Maiatzaren 3an izango dela aurreikusten da

Ezker Horman jokatzeko aukera ere izango dute neskek.Ostiralean bertan hasiko baita Udaberri Saria.Kadete eta jubenil kategorietako neska federatuek hartuko dute parte. Lehenengo fasean,itzuli bateko ligaxka jokatuko dute.Multzoan 2. eta 3.postua lortu duten taldeak elkarren aurka lehiatuko dira finalerdietan eta talde irabazleak finalerako txartela lortuko du. Finala ekainaren 9an jokatuko dela aurreikusten da.

Asteburu honetako jardunaldiak zehaztuko ditugu jarraian:

 

GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO TXAPELKETA (TRINKETA)

*Apirilak 12, ostirala, 18:30, Donosita-Gaska Trinketa

1. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: SU-BERRI - HERNANI 2

2. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: ZARAUTZ-SU-BERRI
3. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila:HERNANI 1-HERNANI 3
4. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila:HERNANI 1-HERNANI 2

 

UDABERRI SARIA

*Apirilak 12, ostirala, 19:30, Alegia

-Gomazko paleta neska jubenilak: INTXURRE 1-INTXURRE 2

*Apirilak 12, ostirala, 21:00, Anoeta

-Gomazko paleta neska jubenilak: SU-BERRI 1- SU-BERRRI 2

*Apirilak 13, larunbata, 18:00, Hernani

-Gomazko paleta neska jubenilak: HERNANI 1- HERNANI 2

 

Txapelketa hauen jarraipena egin ahal izateko, web gune honetako Lehiaketa eta Karteldegia atalak bisita ditzakezue.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba