Donostia Kirolak eta Gipuzkoako Pilota federazioak euskal pilota sustatzeko hitzarmena sinatu dute

2013/03/25 | Lehiaketa

Donostia Kirolak datozen urteetarako finkatu dituen ildo estrategikoetariko bat Euskal herriko Kirolak sustatzea da, haien artean, Euskal Pilotako modalitate ezberdinak.

Alor honetan, Donostia Kirolak eta Gipuzkoako Euskal Pilotako Federakuntzak hitzarmena sinatu dute, txapelketa ofizial garrantzitsuenak Donostian egin ahal izateko. Hitzarmen hau Herriarteko Finala, Gipuzkoako Trinkete Txapelketa eta GRAVN Txapelketari dagozkio.

Donostia Kirolak, aipaturiko txapelketa hauek egin ahal izateko, Anoetako Trinketea, Atano III. eta Carmelo Balda Udal Pilotalekuen erabilera dohainik utziko dio Federakuntzari. Herriarteko Pilota Txapelketako finalaren sarreren prezioetan Kirol Txartelako harpidedunek %30eko deskontua izango dute.

Beste alde batetik, Donostia Kirola, Gipuzkoako Eusko Pilotako federakuntza eta Donostiako pilota klubak, pilotako modalitate ezberdinak hirian bultzatzeko plan estrategiko batean ari dira elkarlanean. Pilotako plan estrategiko hau uztailerako bukatuta egotea aurreikusten da, 2013 urteko bigarren partean zenbait ekintza garatzen hasi ahal izateko asmoz.

Plan honen barruan esku pilotaz gain, pala, trinkete, zesta-punta, errebotea eta joko garbi modalitateek presentzia izango dute.

Azkeneko bi urteetan, norabide honetan zenbait ekintza egin dira, besteak beste, pilotarien teknifikazio jardunaldiak, Udan Pilotaz Gozatu egitaraua, Munduko pala eta Zesta-Puntako Txapelketak, Pilota Eskolak zein Euskal  Herriko kiroletako txapelketentzako dirulaguntzak handitu eta abar.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba