Zabalik dago hainbat txapelketetan izena emateko epea
2013/03/22 | Izen-emateak
Eskola adinekoek Errendimenduko Udaberri Sarian eman dezakete izena eta federatuek, Udaberri eskuz banaka 4 1/2ko lehian, Udaberri Sarian (gomazko paleta neska jubenilak) eta 2012-2013 Emakumezkoen Gipuzkoako Kluben arteko Trinketa txapelketan.
Hainbat txapelketetan izen emateko epea irekita dago.Zehazki, hauexek dira aukerak: Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka), Udaberri Saria (eskuz banaka 4 1/2an) ,Udaberri Saria (gomazko paleta neska jubenilak) eta 2012-2013 Emakumezkoen Gipuzkoako Kluben arteko Trinketa txapelketa /Kutxa Saria.
Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:
ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA
- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean. - Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a, asteartea.
UDABERRI SARIA (Eskuz Banaka 4 ½ barruan)
- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean. - Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a,asteartea.
UDABERRI SARIA (gomazko paleta neska jubenilak) - Espezialitateak eta kategoriak: gomazko paleta,neska kadete eta jubenilak. - Aurreikusitako egutegia: apirilaren 14ean hasiko da. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 26a,asteartea.
2012-2013 EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO TRINKETA TXAPELKETA /KUTXA SARIA - Espezialitateak eta kategoriak: paleta argentina,nagusiak. - Aurreikusitako egutegia:apirilaren 12an hasiko da. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 27a,asteazkena.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia, eta baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak...). Behin lehiak hasita hauen jarraipena ere egin ahal izango duzue bertan. |
|