Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako azken finala, larunbatean,Gaskan
2013/01/24 | Lehiaketa
Mundarro 2 eta Mundarro 4 taldeak izanen dira aurrez aurre,larunbatean jokatuko den nagusien 2. mailako finalean.
![]() Larunbat honetan, urtarrilak 26, jokatuko da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako azken finala, nagusien 2. mailakoa, hain justu. Donostiako Gaska trinketean izango da eta 10:15ean hasiko da finala. Mundarro 2 eta Mundarro 4 taldeek neurtuko dituzte indarrak. Joan den larunbatean jokatutako finalerdietan atera ziren garaile astigarragako taldeak. Ondoren ,zehazteko dugu finalerdietako jaialdia eta emaitzak.Jarraian, larunbat honetako jaialdia. Finalerdietako jaialdia eta emaitzak: *Urtarrilak 19, larunbata, 15:15, Donostia-Gaska trinketa 1. Eskuz banaka, nagusien 2. maila: REAL SOCIEDAD 1 ( Esnaola) 35 / MUNDARRO 2 (Barandiaran) 40 2.Eskuz banaka,nagusien 2.maila: MUNDARRO 4 (Irazustabarrena) 40 / HERNANI 2 (Murgiondo) 18
Hona hemen finalaren programazioa: *Urtarrilak 26, larunbata, 10:15, Donostia-Gaska trinketa
Aurreko astean, bestetik, eskuz banakako gainontzeko finalak jokatu ziren, hauek ere Donostiako Gaskan. Kadeteen mailako lehian, Mundarrok (Otaño) 14-30 irabazi zion Hernani 2 (Cisneros) taldeari. Jubeniletan, Urnieta 1k (Imaz) jantzi zuen txapela, Oiarpe 4ri (Azpiroz) 35-12 irabazita. Eta nagusien 1. mailako finalean, azkenik, Usurbil 1 (Urruzola) gailendu zitzaion, Usurbil 3ri (Landa), 22-40.
Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. |
|