Aurrera doa Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari Txapelketa

2012/11/30 | Lehiaketa

Asteburu honetan, abenduaren 1ean, Lezon izango da 4.jardunaldia.

Ezker Hormako Emakumea Pilotari txapelketako 4.jardunaldia izanen da larunbata honetan Lezon.Gainontzeko jardunaldiak legez, 15:30tan hasiko da lehen partidua;orotara 6 partidu jokatuko dira.

Ordizia, Azkoitia, Urretxu eta oraingoan Lezo. Gipuzkoako pilotaleku ezberdinetan Emakumea Pilotariko txapelketaz gozatzeko aukera izan da.Hurrengo jardunaldia,Zarautzeko pilotalekuan jokatuko da; lehenengo ligaxkako azkena izango dena.

Lehendabiziko sailkatuek finalerako zuzeneko txartela lortuko dute. Eta bigarren eta hirugarren sailkatutakoek finalerdiei egin beharko diete aurre.

 

Ondoren , hurrengo jardunaldiak zehazten dira:

   4. jardunaldia,abenduak 1: Lezo

    5. jardunaldia,abenduak 15: Zarautz

    Finalerdiak,abenduak 22: Tolosa ( Beotibar)

    Finalak,abenduak 29: Hernani

 

Esan bezala,finalerdiak Tolosako Beotibar pilotalekuan  izango dira ikusgai,  abenduaren 22an. Eta Hernanin jokatuko dira finalak, abenduaren 29an.

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan txapelketari jarraipena egin ahal izango diozue; Argazki galerian, txapelketako argazkiak daude ikusgai. EmP atala ere bisitatu dezakezue; jardunaldien kronika eta emaitzak azaltzen dira bertan.Facebooken Emakumea Pilotari orrian , www.facebook.com/emakumea.pilotari informazio gehiago dago eskuragarri.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba