Zabalik da 2012-2013ko Errendimenduko Eskuz Binakako izen emate epea
2012/11/28 | Izen-emateak
2. urteko alebinak eta infantilak ariko dira, oraingo honetan, eskuz binaka.

Dagoeneko zabalik da Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko izen emate epea, abenduaren 13 arte.
Eskuz banaka errendimenduko txapelketan bezalaxe, errendimenduko eskuz binakako txapelketan ondorengo kategoriek parte hartu dezakete.
- 2. urteko alebinak ( 2001 urtean jaiotakoak.)
- Infantilak (2000 urtean eta 1999 urtean jaiotakoak.)
Aipatutako txapelketa urtarrilaren 13tik martxoaren 24a bitartean jokatuko dela aurreikusten da.
Esan bezala, txapelketa honetan izen emateko azken eguna abenduaren 13a izanen da.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak... Bertan egin ahal izango duzue, era berean, txapelketen jarraipena.
|
|
|