Pala eta Larruzko paletako finalak asteburuan
2012/09/21 | Lehiaketa
Igande honetan, irailaren 23an, hitzordu garrantzitsuak ditugu Andoainen eta Donostiako Gaska Trinketean; palako eta larruzko paletako finalak jokatuko baitira hurrenez hurren.
Igande honetan (2012-09-23) jokatuko dira palako finalak, 10:15tan Andoiango Arrate pilotalekuan.
Pala 2.maila nagusitan GAZTELEKU - EUSKAL JOLAS izango dira aurrez- aurre norgehiagoka bizian.
1go mailako finalistak ordea, ostiralean jokatuko diren finalerdietan erabakiko dira.
Finalerdiak:
2012-09-21, ostirala, 10:15, Andoaingo Arrate pilotalekuan: Gazteleku - Real Sociedad.
2012-09-21,ostirala ,10:15, Andoaingo Arrate pilotalekuan: Txost - Oiangu 1.
Trinketeko Gipuzkoako txapelketari dagokionez, Larruzko paletako finala ere igande honetan bertan, 10:30tan jokatzekoa da Donostiako Gaska pilotalekuan.REAL SOCIEDAD - ALTZATARRA taldeak ariko dira lehian. |
|