Abian da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko txapelketa
2012/09/18 | Lehiaketa
Irailaren 2ko asteburuan hasi zen palako espezialitatean Ezker Hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa; asteburu honetan, gainontzeko espezialitate guztiak hasiko dira.
2012-2013 denboraldia Enrique Abril Errebote txapelketarekin hasi zen abuztu bukaeran eta hurrengo jardunaldian bertan , 2012-09-02an gehitu zitzaion Ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa.
Txapelketa ofizialik parte hartzaileena da Gipuzkoako elkarteen artekoa, espezialitate guztietan jokatzen dena; kadete,gazte eta nagusi mailan.
Palako espezialitatea izan da , beste behin ere, guztietan goiztiarrena . Gainontzeko espezialitateak hilaren 16 eta 23ko jardunaldietan gehitu zaizkio.
Asteburu honetan beraz,bada zer ikusia eta gozatua Gipuzkoako frotoietan;partidu ugari jokatuko baitira espezialitate anitzetan.
Besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan egin daiteke Ezker Hormako elkarteen arteko txapelketaren jarraipena. |
|