Goikoetxea-Evaristti eta Etxegia-Garmendia txapeldun Trinketeko Emakumea Pilotarin
2012/07/19 | Lehiaketa
Lehenek 1. mailako finala irabazi zuten Etxabe-Manzisidorren aurka, 30-25; eta bigarrenek 23-30 hartu zituzten mendean Redondo-Arrieta
![]() Goikoetxea-Evaristti (1. maila) eta Etxegia-Garmendia (2. maila) bikoteek irabazi dute Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. Donostiako Gaskan jokatutako finaletan (2012-06-30), lehenek 30-25 hartu zituzten mendean Etxabe-Manzisidor; eta bigarrenek Redondo-Arrietari irabazi zieten, 23-30ko emaitzarekin. Hona hemen jaialdia:
*Ekainak 30, larunbata, 10:00, Donostia-Gaska
1. Gomazko paleta neskak, 2. maila: Redondo-Arrieta 23 / ETXEGIA-GARMENDIA 30
Jaialdiko lehendabiziko partidan, Ainhoa Garmendia urduri samar eta lekuz kanpo agertu bazen ere partida hasieran, pixkanaka hobeto jokatzen hasi zen eta Etxegia bikotekidearen laguntzarekin, partida 22 tantoan berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera, Redondo eta Arrieta saiatu ziren arren, ezin izan zuten partida aurrera atera, ligaxkan gertatu bezala, eta Etxegia-Garmendia bikoteak jantzi zuen 2. mailako txapela.
Bigarren norgehiagoka, berriz, atzelarien arteko borroka izan zen, eta azkenean Evaristtik, bere maila teknikoari esker, Manzisidor bere gain hartu zuen. Aurrelariak ere gogotsu aritu ziren, baina Goikoetxearen gaztetasuna eta arintasuna Etxaberen eskarmentuari gailendu zitzaizkion. Honenbestez, Goikoetxea-Evaristti bikoteak eraman zuen 1. mailako txapela etxera.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean eta www.blogak.com/emakumeapilotari atarian. Bestalde, Argazki galeriak txokoan txapelketako hainbat irudi daude ikusgai. |
|