Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Saria, Olaberriarentzat

2012/07/05 | Lehiaketa

0-2 hartu zuen mendean Donostia, Deban jokatutako finalean

Olaberriak irabazi du 2011-12ko Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Saria. 0-2 gailendu zitzaion Donostiari, Debako Aldats pilotalekuan jokatutako jaialdian:


*Ekainak 30, larunbata, 11:00, Deba-Aldats: DONOSTIA 0 / OLABERRIA 2

Larruzko paleta: Navarro-Mena 32 / Arrieta-Olaran 35
Pala motza: Arozena-Sarasola 30 / Berasategi-Garrido 40

 
 

Olaberriak, hala, berdindu du Donostiarekin palmaresean zuen aldea, eta 5na txapelarekin geratu dira biak. Donostiak 1997ko, 1998ko, 2002ko, 2006ko eta 2008ko txapelketak ditu irabaziak. Olaberria, bestalde, 2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an izan da txapeldun.  

 

Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba