Kapito Harrik irabazi du Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Saria

2012/06/22 | Lehiaketa

13-4 hartu zuen mendean Luzaz Gazte, Oiartzunen jokatutako finalean

Eguraldi txarra zela medio, eta behin baino gehiagotan atzeratu behar izan eta gero, azkenean ekainaren 17an jokatu zen XLVIII. Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Sariaren finala

 

Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohitzune, Lapurdi) taldeen aurkako lehia ikusteko aukera izan zen, Oiartzungo Beheko Plazan. Kapito Harrik irabazi zuen, 13-4. Hala, 11. txapela jantzi dute uztariztarrek. Eneko Pelletratek jaso zuen Jokalari Onenari saria.



Euskal Herriko bost taldek hartu dute parte aurtengo Enrique Abril Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta beste biak Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze) eta Luzaz Gazte (Donibane Lohizune). 

 

Kapito Harri zuzenean sailkatu zen finalera, jokatutako norgehiagoka guztiak irabazita. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Luzaz Gaztek eta Zubietak, hurrenez hurren, finalerdia jokatu behar izan zuten beste txartelaren bila: lehenek irabazi zuten, 13-4.

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Bestalde, txapelketako hainbat irudi ikusgai daude Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba